martes, 15 de abril de 2014

Hainbat ekitaldi burutu ditu Ezker Anitza-IU + Iratzarri-EKI koalizioak


Apirileko lehenengo asteetan Ezker Anitza-IUk eta Iratzarri-EKIk ekitaldi ugari burutu dituzte Europako Parlamenturako ezkerreko koalizioaren proposamenak zabaltzeko asmoarekin.
Besteak beste, koalizioak Topaketa programatikoa antolatu zuen apirilaren 4an, bertan programa eta kanpainarako ideiak jasoz. Honekin batera apirilaren 11an ekitaldi politikoa egin zen Bilboko Areatzan . Mitinean Delfina Rossi (Iniciativa per Catalunya – Verds) Leire Martinez eta Iñigo Martinezek (Ezker Anitza -IU + Iratzarri- EKI koalizioa) hartu zuten hitza.
Argazki2Azkenik, apirilaren 14an estatu mailako zerrendan 2. postuan doan Paloma Lopez-en bisita izan genuen, eta Euskadiko hautagaiekin batera langileen eskubideen inguruko hitzaldi bat eskaini zuen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan.

Europako Parlamentuan dagoen gehiengo kontserbadorea gainditzea eta ezkerreko ikuspegitik neurri politiko eta ekonomikoak Europan ezartzea ditu helburu koalizio honek. Kanpaina honek, gainera, euskal ezkerrari ilusioa bueltatu nahi dio. Mezu hauekin eta maiatzaren 25eko hauteskundeei begira, datozen asteetan Euskadi osoan kanpaina zabalduko dute elkarrekin erakunde biek.

No hay comentarios: